Getxon jada 77 martxan!!!

Getxon jada 77 martxan!!!

Getxoko mintzakuadrilletan martxan jarri gara eta aurreko astean lehenengo aldiz elkartu ginen egitasmoari hasiera emateko!!! Kuadrilletan bai banaka, guztira 77 gaztek izena eman dugu!

Banaka izena eman dutenen artean bi hitzordu sortu ditugu, bat astearteetan arratsaldeko 17:00etan eta bestea ostegunetan arratsaldeko 19:00etan! Biak Algortako Bodegilla Butronen elkartzen dira! Eta kuadrilla gehienak ostiralero elkartuko dira euren txoko zein tabernetan!

Ekintza osagarriak aukeratzen hasiak gara eta zerrenda luze batetik 3 gustokoenak aukeratzen gabiltza gero hauek guztion artean aurrera eramateko!

Gustora gabiltza ta giroa aparta da! Animatzen bazarete badakizue nora jo!

AKACHAK AKATS
LORTUKO DUGU!!!

No Comments

Iruzkindu